Ginebras, Samantha Hudson, Maruxak, Repion eta Andrea Santiago, Iruñeko Emmusikadas jaialdian
Festibala Iruñeko ZENTRAL aretoan izango da, irailaren 12tikk 15era. Zuzenekoez gain, musika eszenan emakumeek eta kolektiboek duten errepresentazioaz hausnartzeko parada izango da.
Ginebras. Argazkia: @ginebrasbanda
Emmusikadas jaialdia Iruñera iritsiko da, laugarren edizioarekin, irailaren 12tik 15era. ZENTRAL aretoan, Ginebras, Samantha Hudson, Andrea Santiago eta Repionen zuzenekoaz gozatzeko aukera izango da.
Kontzertuez gain, irailaren 14an (larunbata), emakumeek eta kolektibo gutxituek musikaren industrian duten errepresentazioaz hausnartuko dute hainbat profesionalek, Aurora Beltrán musikari nafarraren kontzertuarekin bukatuko den mahai-inguruan.