Grace Jones, Parcels, Overmono eta Samantha Hudson, Bilbao BBK Liven bigarren egunean
Bertako taldeak ere ikusi ditugu Kobetamendiko oholtzetan: Melenas, EZEZEZ, Silitia eta STR.
Grace Jones
Bigarren egunari ekingo dio gaur Bilbao BBK Live jaialdiak, Grace Jones, Underworld, Parcels, Overmono eta Samantha Hudsonen erritmoan. Lehenengo eguneko ajea gaindituta, 17:30ean hasiko da festa, Silitia bizkaitarren zuzenekoarekin (Beefeater). Euriak eta tenperatura jaitsierak lagundu ez duen arren, jaialdiko zaleek ez dute hutsik egin, eta ateak ireki bezain pronto hurbildu dira esparrura.
Nagusia oholtzan, honakoak izango dira eguneko hitzorduak: Melenas nafarrak (18:30), Khruangbin estatubatuarraren rock eta soul doinuak (20:20), Grace Jones ikonikoa (22:40) eta Underworld bikoaren elektronika (01:30).