Pinpilinpussies, Teo Lucadamo, Pipiolas, TOC eta Tatta && Denso, Boga Bogako bigarren asteburuan
Kursaaleko kanpoa aldean izango dira doako kontzertuak, larunbatean eta igandean. Gainera, Dalila, Molly, Safety Trance, Giiovaaz eta Juan TaTorri artistak zuzenean ikusteko aukera izango da, Dabadaba aretoan.
Pinpilinpussies. Argazkia: @marticolomer
Boga Boga festibalak asteburu honetan itxiko ditu ateak, zuzeneko hainbat emanaldirekin. Larunbatean, Kursaaleko kanpoko aldean joko dute Nueve Desconocidos, Pipiolas, Pinpilinpussies eta Teo Lucadamok. 12:00etan hasi eta 23:00etan bukatuko dira zuzenekoak.
Igandean, ostera, Bonny Doon, Tatta & Denso, TOC, Lena eta Nize igoko dira Kursaal kanpoaldeko oholtza gainera, larunbateko ordutegi berean.
Aipatutako kontzertu guztiak doakoak izango dira.