Zeintzuk dira euskarazko 10 abestirik entzunenak Spotifyn?
Rosalíaren ‘Despechá’ren errekorraren hariari tiraka, euskal abesti entzunenen zerrenda osatu dugu Gaztean.
Huntzaren azken kontzertua
Rosalíaren "Despechá" kantak errekor bat hautsi du asteburuan: espainiar artista baten abestirik entzunena da Spotify plataforman, bilioi bat entzunaldiren langa igarota.
Albistearen harira, euskarazko abesti entzunenen zerrenda osatu dugu Gaztean. Lehen postuan, Huntzaren "Aldapan Gora" ereserkia dago. 2016an entzun genuen lehen aldiz, Ertzetatik diskoaren plazaratzearekin batera.
Zortzi urte igarota, euskarazko abestirik entzunena da Spotifyn, 11.301.661 erreprodukziorekin. Atzetik, Kortaturen "Sarri Sarri" dugu, 11.171.695 entzunaldirekin.
10 milioien langatik pixka bat aldenduta, Berri Txarraken "Katedral Bat" dago, 7.172.464 klik eskuratuta. Atzetik dator Ken Zazpi bizkaitarren "Ilargia" klasikoa, 6.889.234 entzunaldirekin.