Hatortxu Rockek agur esango du, azken bi edizioak iragarrita
Hatortxu Rocken 29. (abenduak 28, Atarrabian) eta 30. edizioak (uztailak 24-27, Lakuntzan) jaialdiaren azkenak izango dira, antolatzaileek jakitera eman dutenez.
Hatortxu Rock euskal presoen egoerari "elkartasunetik erantzun" eta haien auzia gizarteratzeko helburuarekin jaio zein. "Helburu genuen dispertsioaren amaiera lortuta baina haien etxerako bidean egiteke dagoenaz jakitun, erarik onenean eman nahi diogu amaiera", azaldu dute antolatzaileek.
Hala, Hatortxu Rocken azken aurreko edizioa abenduaren 28an ospatuko da, Atarrabian, neguko ohiko formatuan. 30.ena eta azkena 2025eko uztailaren 24tik 27ra egingo dute, Lakuntzan, lau eguneko programazio bereziarekin.
Sarrerak
Hatortxu Rockek zita bikoitzerako bono berezi batzuk jarri ditu salgai.
Gaurtik aurrera Hatortxu 29 eta Hatortxu 30eko bono bateratua eskuratu daiteke, 94 euroren truke. Eskaintza berezi honetan, 3.000 bono baino ez dira jarriko salgai.