Sónar jaialdiaren aurtengo edizioan ikusi beharreko proposamenen gida
Sónar jaialdiak 31. edizioa ospatuko du 2024an, Bartzelonan. Urtero moduan, musika elektronikoa erdigunean duen programazio oso eta anitz batekin.
Disko ezagunen berrikuspenak, izena zabaltzen hasi diren proposamen garaikide anbiziodunak eta dantzarako erritmo gozagarriak aurkituko ditugu bertan. Gaur-gaurko, eta batez ere etorkizuneko izenak ezagutzen hasteko plaza esanguratsua da hitzordua.
Aurtengoa ere bi zatitan banatuta egongo da, eguneko jaialdia eta gauekoa.
Kartelean muturra sartuz, aurtengo izenetatik nabarmentzeko moduko batzuk bildu ditugu Gaztean.
Kaytranada
Montrealen hezitako ekoizleak ondo asko daki jaialdi handi bat altxatzeari buruz. The Weeknden mundu birako kontzertuak zabaltzeaz arduratu ostean, bere dj saio ikusgarriekin jarraitzen du. Bi Grammy sari dituen musikariak beti ditu gertu pop erreferenteak interesgarriak.