Gaztea Sarietarako sarrera gutxi batzuk, eskuragai
Minutu gutxian aurtengo Gaztea Sarietarako sarrera guztiak agortu ostean, bigarren aukera batekin gatoz. Oraindik baduzu Gaztea Sarietara etortzeko aukera: gaur, 12:00etan, irekiko dugu azken tiketak erosteko aukera, Euskalduna Bilbaoren webgunean.
Festa bat, bi egun
Otsailaren 28an, Gorka Urbizuk irekiko dio atea Gaztearen garaikurrak banatzeko ekitaldiari, bakarlari gisa bigarren kontzertua emango baitu bertan.
Biharamunean, Gazteako ikus-entzuleen botoak zenbatuta, iazko artista edo bakarlari onena, abesti onena, disko onena, bideoklip onena eta zuzenekorik onena sarituko ditugu, gala berezian.
Festa behar bezala bukatzeko, ETS taldeak zuzenekoa eskainiko du, 2025ean BECen eskainiko dituen bi kontzertuetarako sarrera guztiak agortu ostean.
Bertaratzerik ez dutenek, kontzertuak eta ekitaldia streaming bidez ikusteko aukera izango dute, Gaztearen YouTube kanalean eta webgunean.