106.000 entzulek egiten duzue bat Gaztearekin astelehenetik ostiralera, CIESen datuen arabera
Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko audientziak gora egin du, azken neurketan baino 1.000 entzule gehiago eskuratuta.
Gazteak 106.000 entzule ditu (astelehenetik ostiralera) Nafarroa eta EAEn, CIES ikerketaren azken neurketaren arabera.
Aurreko neurketako datuekin alderatuta, 1.000 entzule gehiago izan ditu EITB Taldeko irrati gazteak azken sei hilabeteetan.
EITBko irratiak
Orotara, EITBko irratien audientziak gora egin du nabarmen. Radio Euskadik, Euskadi Irratiak, Radio Vitoriak, Gazteak eta EITB Musikak 497.000 entzule lortu dituzte astelehenetik ostiralera Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroan, eta % 5,5 hazi dira iazko emaitzarekin alderatuta. Hain zuzen ere, 26.000 entzule irabazi dituzte.
Halaber, EITBko irrati taldeak lidergoari eutsi dio Euskadin, eta euskaldunen lehen aukera da hurrengo taldeak baino 54.000 entzule gehiagorekin.