Sariz lepo dator San Tomas eguneko “Dida!” berezia

Goizean zehar, Baqueiran eskiatzeko bi lagunentzako hiru egunetarako forfaitak eta egonaldia banatuko dituzte.
Gazteako estudioa
Gazteako estudioa

San Tomas egunez, neguko giroak hartuko du Gazteako goiza, "Dida!" saio berezi batekin. Izan ere, Baqueiran hiru egunez eskiatu eta egoteko (hiru gau, pentsio erdian) bi lagunentzako saria banatuko ditugu gure entzuleen artean.

Eskiaren gaia ardatz hartuta, eskiatzailez jantziko dira saiko kideak eta kirol honi lotutako beste hainbat opari banatuko dituzte. Tartean, eskiatzeko eskularruak, kaskoak, betaurrekoak, trineoa eta elurretako raketak.

Ez galdu San Tomas eguneko "Dida!" berezia, 7:00etan hasita, Gaztean.