Zer ikusiko dugu ‘Yoko Ona’ren laugarren denboraldian?
Maddalen Iriarte, Aiora Zulaika ‘Pirritx’ eta Maria Jauregi pasako dira saioko platotik, beste hainbat gonbidaturen artean. Abenduren 13an hasi eta otsailaren 21era arte luzatuko da denboraldia.
'Yoko Ona'ko kideak
Hasi da 'Yoko Ona' laugarren denboraldia, Maria Jauregi gonbidatuaren atalarekin, barkamenaren gaia jorratuz. Gaztearen bideopodkastaren denboraldi berriak sei atal izango ditu.
Ainhoa Vitoria saioko gidariak azaldu digunez, agintea, abortua eta queer teoria izango dira datozen 'Yoko Ona'ren ataletan jorratuko diren gaietako batzuk.
Aurreko denboraldietan legez, saio bakoitzeko gonbidatu bat izango da. Besteak beste, Maddalen Iriarte politikaria, Aiora Zulaika 'Pirritx' eta Maddi Etxeberria dietista-nutrizionista hartuko dituzte Ainhoa Vitoriak, Olatz Salvadorrek eta Lore Nekane Billelabeitiak.
Andrea Aranbururen tartea ere ez da faltako. Saio bakoitzeko, ekimen edo proposamen interesgarri batekin etorriko da kolaboratzailea.