Queens Of The Stone Age, Sheryl Crow eta Arde Bogotá, Azkena Rock Festivaleko lehen izenen artean

Euskal taldeei dagokienez, PiLT, Brigade Loco, Txopet, Ezpalak eta Lendakaris Muertos konfirmatu dituzte dagoeneko. Jaialdia ekainaren 20tik 22ra egingo da, Gasteizen.
Iggy Pop, 2023ko ARFen
Iggy Pop, 2023ko ARFen. Argazkia: @AzkenaRockFest

Azkena Rock Festivalek (ARF) iragarri ditu 2024ko edizioko lehen izenak, Queens Of The Stone Age eta Sheryl Crow kartelburuak nagusi direla. Jaialdia ekainaren 20tik 22ra egingo dute, Gasteizko Mendizabalan.

Aurrekoei gehitu zaizkie All Them Witches, Arde Bogotá, Glen Hansard, The Pleasure Fuckers, Ty Segall, St. Paul & The Broken Bones, Dea Matrona, The Detroit Cobras, Moonshine Wagon eta The Rain Parade.

Gurera etorrita, euskal eszenako hainbat izen bilduko ditu jaialdiak: PiLT, Brigade Loco, Txopet, Ezpalak eta Lendakaris Muertos.Sarreren aurresalmenta azaroaren 7an irekiko da (10:00etan), eta 10ean itxi (ordu berean), 115 euroan, ARFen webgunean.