Enbata Lorade taldea, Maketa Lehiaketako lehen finalista
Bakioko banda izan da bozketa faseko garailea, botoen % 23 eskuratuta. Azaroaren 16ko final handian lehiatuko dira, Gazteako ikus-entzuleek hala erabakita.
Enbata Lorade
Enbata Lorade taldeak irabazi du Gaztea Maketa Lehiaketako bozketa, botoen % 23 eskuratua. Bizkaitar boskotea izango da final handian lehiatuko den taldeetako bat, epaimahaiak aukeratutako beste hiru banda edo artistekin batera.
Bakiotik dator Enbata Lorade boskotea. Euren musika definitzeko eskatuta, "estilo zehatzik ez duen baina soinu konkretu bat bilatzen duen musika" egin nahi dutela diote. "Marea", "Zuzen" eta "Egurre" maketak aurkeztu dituzte.