Irailaren 27an itzuliko da “Zulora”

Eztabaida saioak hirugarren denboraldiari ekingo dio, asteazkenetan, hamabostean behin. Ohiko legez, Gaztearen YouTube kanalean izango da ikusgai.
Denboraldi berriko lehen ataleko protagonistak
Denboraldi berriko lehen ataleko protagonistak
Ane Zuazubiskar, saioaren hirugarren denboraldian

Lehen bi atalak

Irailaren 27an, mugikorrarekiko eta sareekiko deskonexioa izango da "Zulora"ren gaia, eta Iruñe Astiz, Jon Abaitua eta Telmo Lazkano izango dira hizketaldiko protagonistak.

Bigarren saioan (urriaren 11n zabalduko da), bikotezentrismoa edo bikote izateak gizartean duen esanahia izango da abiapuntua. Gaia jorratzeko, Iholdi Beristain, Unai Ribera eta Luix Mitxelena gonbidatuko ditugu.

"Zulora"rekin zerikusia duen guztia galdu nahi ez baduzu, jarraitu saioaren Twitter, Instagram eta TikTok profilak. Gaztean ere aurkituko dituzu edukiak, webgunean zein Instagramen.