Antton Telleriaren “Nekatutak” ikuskizunak sekulako harrera jaso du YouTuben, publikatu eta ordu gutxira

Bi urtez Euskal Herriko plaza eta areto gehienetan aritu ostean, stand up ikuskizuna grabatu zuen komikoak, martxoaren 4an, Donostiako Antzoki Zaharrean. 72 orduan 12.000 ikustalditik gora eskuratu ditu.
Antton Telleria
Antton Telleria

Euskal Herrian sekula grabatu den stand up ikuskizunik onena da, eta ez (bakarrik) besterik grabatu ez delako.

Publikoak arrazoia eman dio Antton Telleriaren ikuskizunaren hitzaurreari, "Nekatutak"ek YouTuben daraman orduetan 12.000 ikustaldiak gainditu baititu.

2023ko martxoaren 4an grabatu zen pieza, Donostian, goraino betetako Antzoki Zaharrean.

Bertara gerturatu zirenek ordubete inguruko stand up showaz gozatzeko aukera izan zuten, azken bi urteetako biran Euskal Herriko plaza eta aretoetara hurbildu diren milaka pertsonen modura.

"Nekatutak-Grabatutak" ikuskizuna zuzenean ikusteko aukera galdu bazenuen, ikusi hemen osorik.