Atlantikaldia: Olaia Inziarte, Dupla, Etxepe, Mirua eta Eire, irailaren 14tik 17ra, Errenterian
"Bitakora" lelopean, Atlantikaldiak edizio berri bati ekingo dio, Errenterian, irailaren 14an hasi eta 17ra arte.
Musika programazio oparoaz gain, dantza, literatura, artea, historia eta gastronomiari lotutako 59 jarduera antolatu dituzte.
Aurtengo edizioa hamargarrena izanik, behar bezala ospatzeko asmoa agertu dute jaialdiko antolatzaileek. Bost gunetan banatuta (Itsasargi Nagusia, Herriko Plaza, Kalekaia, Gastrogune eta Herrixka), adin eta gustu guztiei bideratutako doako jarduerez gozatzeko aukera izango da. Sarrera librea den arren, ekintza batzuetan parte hartu ahal izateko izena ematea nahitaezkoa izango da.
Musika eskaintzari dagokionez, bertako zein nazioarteko artistak igoko dira oholtza gainera. Kontzertuez gain, Itsas Elkarrizketak (artisten arteko solasaldiak) ere izango dira ikusgai; Fémina, Bea eta Idoia Asurmendi, Nidia Gongora, Olaia Inziarte, Rodrigo Cuevas eta Duplaren artistak izango dira protagonista, besteak beste.
Kontzertuen egitaraua, egunez egun:
Osteguna (irailak 14)
20:30 Szamana Contraste
Ostirala (irailak 15)
18:00 Zilibito Records
18:30 Alidé Sans
19:00 Olaia Inziarte
20:00 Doble & Hugsound
20:30 Yaima Orozco
21:30 Ede
22:00 Rebeca Lane
22:30 DJ Rita
00:00 Yasser
Larunbata (irailak 16)
12:30 Bi lurralde, hizkuntza bat
12:30 Ziklojaia
17:00 Ramada Inn
18:00 Eire
19:00 Olana Liss
20:00 Mirua
20:30 Deñe
21:30 Malva Vela
22:00 Etxepe
22:30 Trouble Woman
00:00 Denso
Igandea (irailak 17)
11:30 Galestar konexioa
13:00 Erromintxelak