‘Dida!’n sanferminei hasiera emango diegu, uztailaren 6an, Gaztelu Plazatik zuzenean
10:00etatik 13:00era bitartean, Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Julen Telleriak Iruñeko Alde Zaharrean gertatzen den guztiaren berri emango digute.
"Dida!!, 2022ko sanferminetan
Sanferminak behar bezala hasiko ditugu Gaztean, "Dida!" bereziarekin. 10:00etatik 13:00era bitartean, Gaztelu Plazan izango dira Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Julen Telleria, "Dida!" berezia egiten.
Iruñeko Alde Zaharreko giroaren berri emateaz gain, txupinazoa bertatik bertara emango dugu, irrati zein streaming bitartez, jaiaren epizentrotik.
Gonbidaturik ere ez da faltako osteguneko saio berezian, musikariak denak. Andoni Ollokiegi etorriko zaigu, gitarra eskuartean, baita Burutik taldeko Luar eta Mikel. Azkenik, Janus Lesterreko Jokin Pinatxo gerturatuko zaigu.
Egin bat gurekin, irrati zein streaming bidez (gure YouTubeko kanalean eta webgunean), uztailaren 6an, 10:00etan hasita.