Bengo eta Suaren kontzertuak, gaur, Ondarroako Beikozinin
Urtero legez, Musika Bulegoak Europako Musikaren Egunarekin bat egingo du. Ondarroako Beikozinin izango dira zuzenekoak, doako sarrerarekin.
Sua. Argazkia: @an_txoa
Musikaren Eguna ospatzen da gaur Europan. Euskal Herrian, Musika Bulegoak programazio berezia prestatzen du urtero.
Aurten, Ondarroako Beikozini aukeratu dute Musikaren Eguna 2023 kontzertua antolatzeko. Bertan izango dira Bengo artista oiartzuarra eta Sua talde bizkaitarra.
Gazteak babestutako kontzertu bikoitza doakoa izango da, eta 19:20ean irekiko dituzte aretoko ateak.