Donostiak Boga Boga jaialdia hartuko du asteburuan, Julieta Venegas, Belako eta beste hainbat artistarekin
Donostiak Boga Boga jaialdia hartuko du, estreinakoz, asteburu honetan. Kontxako Banderako estropaden giro apartaz gain, bertako musika eszena independenteaz gozatzeko aukera izango da hiritik zehar banatutako hainbat agertokitan, Gaztearen laguntzapean.
Festibaleko programazioaren baitan, Julieta Venegas, Belako, La Femme, J Martina, Simona, Amantes del Futuro, Margarita Quebrada, Lukiek, Irenegarry, BRAVA, Anari eta Hofe x 4:40ren zuzenekoak ikusteko aukera izango da.
Dabadaba aretoak eta Gin Musicak antolatuta, Donostiak euskal eszena alternatiboarekin zuen "hutsune emozionala" betetzeko dator Boga Boga. Ekitaldian 20.000 pertsonatik gora biltzeko aurreikuspena egin dute antolatzaileek.
Ondarretako hondartzan (DBDB Arena, doan), Miramar Jauregian (Keler Stage, 38 euro), Dokan (doan), Dabadaba aretoan (10 euro) eta Chillida Lekun (Keler Stage, 45 euro) izango dira kontzertuak.
Sarrerak maiatzean jarri zituzten eskuragarri, wegow plataforman, eta dagoeneko bukatzear daude.
Igandea (irailak 10)
DBDB Arena (Ondarretako hondartza, doan)
BRAVA
Hofe x 4:40
J Martina
Margarita Quebrada