Sareetan ikusia: Ibai Llanosen YouTubeko errekorra eta Twin Melodyren dokumentala
10 milioi harpidedun lortuta, YouTuberen garaikurra eraman du Ibai Llanos bilbotar streamerrak. Errekor hau hautsi duen lehen euskal herritarra da Llanos.
Ibai Llanos, 10 milioi harpidedunen plakarekin. Argazkia: @ibaillanos
Asteburu honetan eskuratu du Ibai Llanos streamer bilbotarrak 10 milioi harpidedunen plaka, Youtube plataformaren eskutik.
Marka hau hautsi duen lehen euskal herritarra da streamer bizkaitarra, eta ospatzeko bideo berezi bat zabaldu du bere YouTube kanalean. Bere ibilbide profesionalean esanguratsuak izan diren toki guztiak bisitatu ditu eta beste streamer batzuen zorion mezuak bildu ditu.