BreakOnStage kultura urbanoaren jaialdia, maiatzaren 6an, Barakaldon
Maiatzaren 6an izango da aurtengo BreakOnStage jaialdiaren edizioa, Barakaldon. Urtero legez, kultura urbanoaz gozatzeko aukera paregabea izango da herriko kaleetan.
Lau gunetan banatuta, eguerdian hasi eta iluntzera bitarteko emanaldiak izango dira herriko kaleetan.
Barakaldes Frontoia: 1vs1 BreakeOnStage BaEle
14:00etatik 17:00etara, buruz buruko breakdance lehiaketa jokatuko da. DJ B.Ros ere izango da bertan, eta hiru profesionalek osatutako epaimahaia: Sisko (Frantzia), Chaina (Venezuela) eta Mini Joe (Madril).
Ekitaldian parte hartzeko izen-emateak zabalik jarraitzen du. Sarrera doakoa da.
Lasesarre Skate Park: Scooter Freestyle
16:00etatik 18:00etara, scooter patineteen gaineko akrobazia eta jauziez gozatzeko aukera izango da, doako sarrerarekin. Gainera, BMX eta Roller ikuskizunak eskainiko dira, Patxi Castillo speakerraren gidaritzapean.
Barakaldo Antzokia: BreakOnStage ikuskizun nagusia
18:00etatik 19:30era bitarte izango da ikusgai 2023ko BreakOnStageko ekitaldi nagusia. Hiru diziplina izango ditu ardatz: urban dance finala, breakdance lehiaketa eszenikoa eta kultura urbanoarekin lotutako hainbat ikuskizun. Jaialdiko antolakuntzak jakinarazi duenez, ekitaldi nagusiko sarrerak agortu egin dira azken orduetan. Hala ere, ikuskizuna galdu nahi ez baduzu, jakin gure webgunean jarraitu dezakezula, streaming bidez, 18:00etatik aurrera.
Urban dance lehiaketaren junior finalean, Lil Baes (Gorliz), Hanna (Bilbo), Slypperitos (Durango) eta Wild Side (Barakaldo) lehiatuko dira. Urban dance absolutuan, ostera, Bamboo (Donostia), The Factory (Bilbo) eta Muses (Iruñea).
Breakdanceko koreografia lehiaketan parte hartuko dute Legacy eta Costa Norte taldeek.
Herriko plaza: KYRAren kontzertua eta 1vs1 breakdance finala