Bad Gyal, Aphex Twin, Samantha Hudson eta Fever Ray, Sónar jaialdiaren 30. edizioan
Ekainaren 15, 16 eta 17an izango da aurtengo Sónar jaialdia, Bartzelonan. Festibalaren 30. edizioan, Bad Gyal, Aphex Twin, Samantha Hudson eta Fever Ray artistak ikusiko ditugu oholtza gainean, nazioarteko beste hainbat izen handirekin batera.
Eguneko eta gaueko programazioa osatu du antolakuntzak. Lehena (Sónar de Día), Fira de Montjuic izeneko espazioan egingo da, ostegunetik larunbatera. Bigarrena (Sónar de Noche), ostera, Fira Gran Vian izango da, ostiral eta larunbat gauean.
Musika eskaintza oparoaz gain, tailerrak, eztabaidak, erakusketak eta sortzaileen lanen erakuslehio funtzioa duten hamaika ekitaldi izango dira.
Sarrerak
Tiketak eskuragarri daude, hainbat formatutan. Egunekoak, gau eta egunekoak, jaialdi osorakoak eta VIP bonuak eskura daitezke, festibalaren webgunean.