IZARO, Merina Gris, Olaia Inziarte, Vulk eta Zea Mays, MIN Sarietako izendatuen artean
IZARO, Merina Gris, Olaia Inziarte, Vulk, Zea Mays, Belako, Niña Coyote eta Chico Tornado, Chica Sobresalto eta Elena Setien artista euskaldunek 2023ko MIN Sarietarako izendapenak jaso dituzte.
Kategoriei erreparatuz, IZARO pop albumik onenaren sarirako dago izendatuta, Dorian, La Bien Querida, Los Estanques y Anni B Sweet eta Nacho Vegasekin batera.
Merina Gris, Olaia Inziarte, Vulk, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Zea Mays, ostera, Etxepare Euskal Institutuaren euskarazko diskorik onenaren sarirako hautagaiak dira.
Urteko rock albumik onenaren kategorian hautatu dute Belako, Biznaga, Egon Soda, Los Punsetes eta Sexy Zebrasekin batera. Elena Setién donostiarrak, aldiz, elektronika grabaketa onenaren izendapena jaso du. Ines Osinagaren "Itsasoa Da Bide Bakarra" diskoaren diseinuak ere izendapena jaso du; eta Chica Sobresaltok, artista berri onenarena.
Garaikurrak Mallorcako Auditorium Palman banatuko dira, maiatzaren 17an. Samantha Hudsonek gidatuko duen galan, La La Love You, Karmento eta Shegoren zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da.