‘Lay Day’ asteazkenean bueltatuko da, bigarren denboraldiarekin
Ander Lopez Lerena eta Olaia Elorriagaren podcasta asteazkeneko izango da ikusgai, Gaztearen YouTubeko kanalean.
Iker Amatriain, Adur Amatriain eta Ibone Gomez, 'Lay Day'n
Iker Amatriain, Adur Amatriain eta Ibone Gomez surflariak izango dira 'Lay Day'ren bigarren denboraldiko lehen gonbidatuak.
Asteazken honetan itzuliko dira Ander Lopez Lerena eta Olaia Elorriaga "surflariek surflarientzat" egindako bideopodcastarekin. Asteazkenero, Gaztearen YouTube kanalean eta webgunean izango da entzungai, 09:00etatik aurrera. Gainera, EITB Podkasten entzuteko aukera ere izango da.
Aurreko denboraldian legez, gonbidatu bat izango dute saio bakoitzean, eta surfaren munduaren inguruko hausnarketekin osatuko dute edukia.