Olaia Inziarte, Sua, Lukiek, Liher, Ezpalak, Merina Gris eta ZETAK, 2023ko Gazte Topagunean
Ernai gazte antolakundearen eskutik, musikak Elorrioko kaleak hartuko ditu apirilaren 6tik 9ra, 2023ko Gazte Topagunean. Bertan ikusiko ditugu Olaia Inziarte, Sua, Lukiek, Liher, Ezpalak, Merina Gris, ZETAK, Eire, Hofe X 4:40, Su Ta Gar, Burutik, Süne, TOC eta beste hainbat euskal artista.
Berrogei kontzertutik gorako kartelaz gain, hitzaldiak, tailerrak eta ikuskizunak izango dira, "elkarrekin hausnartu, partekatu, ospatu eta gozatzeko". Sünek eta Moonshine Wagon taldeak jarri diote doinua aurtengo Topagunearen edizioari, Leire Vargas durangar idazlearen hitzekin, "Orainari" kantan.
Larunbata
Atara Zarata gunean, 19:30etik aurrera
Süne
Gatibu
Los Chikos del Maiz
Brigade Loco
Merina Gris
DJ Reimy
Ezker Pareta gunean, 19:30etik aurrera
TOC
Iramo
Pinpilinpussies
Nafarroa 1512
Lukiek
Jazzwoman
Gora Etorri
Gaztetxean (DJak, 02:00etatik aurrera)
Desi eta Presi
Xaukena Xauk