Su Ta Gar, Liher eta Natos y Waor, asteburu honetan, Iruña Rock jaialdiaren baitan

Festibalaren bosgarren edizioa asteburu honetan izango da (martxoak 31 eta apirilak 1), ZEID Fest jaialdiarekin kointzidituz.
Liher
Liher

Iruña Rock jaialdiak bere bosgarren edizioari ekingo dio asteburu honetan (martxoak 31 eta apirilak 1), Nafarroa Arenan.

Ostiralean, Liher gipuzkoarrek irekiko dute jaialdia (18:00). Atzetik, Bala punk rock eta garage bikote galiziarra (19:25) eta Su Ta Gar eibartarren zuzenekoa (20:50). Narco sevillarren metal doinuek (22:35) Banda Basotti italiarrei pasako diete testigua (00:20). Gaua bukatzeko, Kaotiko (02:00) eta La Topadoraren (03:40) zuzenekoak.

Bigarren oholtzan, La Sonrisa Metálica, Corrosive, Deserrite eta Katanga Dub bandek joko dute.Larunbatean, 16:00etan hasiko dira kontzertuak, The Lizardsen zuzenekoarekin. Atzetik joango dira Huntza (17:25), Sons of Aguirre & Scila (18:40), Lágrimas de Sangre (20:05), Ciudad Jara (21:40), Natos y Waor (23:20), Jarfaiter (01:15) eta Kaos Urbano (02:40).