Gaztea Sarietako alfonbra gorriko look onenak
2023ko Gaztea Sarien gala hasi aurretik, gure alfonbra gorritik pasatuko dira gonbidatuak. Kolore biziak, purpurina, fantasia makillajeak eta orrazkera ausartak ikusi ditugu bertan, baita look xumeagoak ere.
Argazkien errepasoa eginda, gure gustuko estilismoen zerrenda osatu dugu Gaztean.
Kai Nakai
Bagenekien ez zuela hutsik egingo. Lumadun jaka arrosa, eguzkitako betaurrekoak eta zilar koloreko total looka. 2000ko hamarkadako esentziari eusteko, bi motots eta plataformadun botak.
Vulk
Bizkaitar laukoteko hiru etorri ziren Gaztea Sarietara, zein baino zein dotoreago. Lepodun alkandorak, gorbatak, txapela, gomina eta alozdun galtzak. Ez zitzaien detailerik falta.
Verde Prato
Oliba koloreko total looka jantzi zuen tolosar artistak: eskote karratudun topa eta larru efektuko prakak. Ez zuen artista onenaren saria eraman, baina alfonbra gorrikoa bai. Bere soiltasunean, look bikaina iruditzen zaigu.
"Go!azen"eko aktoreak
Elkarrekin posatu zuten alfonbra gorrian eta talde argazki bikainak utzi zituzten. Hainbat kapadun lookak, oihal gardenak, gama kromatiko zabala eta osagarri deigarriak eraman zituzten.
Julen
Eibartar artistak hautu arriskutsua egin zuen: total denim looka (arropa bakeroa, goitik behera). Ausartu eta asmatu. Gainera, urdin koloreko makillaje bitxiarekin osatu zuen looka.
Anepe
"GU"ko kolaboratzaileak gaueko apusturik handiena. Bi piezadun Gaztea gorriko jantzia eta orrazkera bikaina. Besterik gabe: eskerrik asko, Anepe.