ZETAK, ZEID Festeko kartelera
Aurtengo edizioan ez jotzeko erabakia hartu zuten arren, azken hilabeteetan jasotako mezuak tarteko, iritziz aldatu dute.
ZETAK, 2022ko ZEID Festen
Bai, ZETAK taldeak 2023ko ZEID Festen joko du. Bandak berak sare sozialetan iragarri duenez, aurtengo edizioan ez jotzeko erabakia hartuta zuten arren, iritziz aldatu dute.
Zerk eragin du norabide aldaketa hori? Pello Reparazek berak azaldu duenez, nafar banda apirilaren 1ean BEC!en ikusteko gogoz zeuden zaleek ehunka mezu idatzi dizkie ZEID Festeko zein ZETAKeko lantaldeei.
Hainbesteko babesari erantzuteko beharra sentitu dute taldekideek, eta erabakiak "aurtengo estrategia osoa hankaz gora" jarri dien arren, kontzertua ematea erabaki dute.