Gaztea Sarietara joateko azken aukera: hainbat sarrera jarriko ditugu eskuragarri gaur, 12:00etan
Ostegunean, Gaztea Sarietarako sarrera gehiago jarriko ditugu eskuragarri. Galaren iragarpenak izandako arrakasta tarteko, edukiera handitzea erabaki dugu. Hilaren 6an jarri genituen eskuragai 2023ko Gaztea Sarien sarrerak, eta hiru orduan agortu zenituzten.
Noiz eta nola eskuratu
Otsailaren 23ko eguerdiko 12:00etatik aurrera tiketak erreserbatzeko aukera izango da Euskaldunaren webgunean.
Zer ikusiko dugu martxoaren 2an?
Bozketa fasea bukatuta, 2022ak utzitako uzta musikala omenduko dugu; artista, abesti, bideoklip, zuzeneko, disko, artista berri eta fandom onenaren kategorietan.
Garaikurren banaketaz gain, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da, ETS eta Süne, Sua, Neomak eta Merina Gris taldeekin. Galan zehar joko dute taldeek, gau berezirako propio prestatutako ikuskizunak eskainik.
Sariak banatuta eta gaua ixteko, Bulego taldearen kontzertu berezia egongo da.