Jon Kareaga eta Telmo Trenado zumaiarrak, Idolo Sarietarako izendatuta
Dulceida influencerrak antolatutako sari banaketaren gala martxoaren 9an izango da, Madrilen.
Jon Kareaga. Argazkia: @jonkareaga
Jon Kareaga eta Telmo Trenado zumaiar influencerrek Idolo Sarietako izendapen bana jaso dute. Lehenengoak Kontzientzia Sozialaren kategoriaran nominatu dute eta, bigarrena, Stay True kategorian.
Influencer gisa zein Bask Brand arropa markarekin egindako lana aitortu diote Kareagari izendapenarekin. Beste hainbat sektoretako aurpegi ezagunak sartu dituzte kategoria berean: Henar Álvarez umoregilea, Feministra Ilustrada influencerra eta Croquetamente aktore eta influencerra.