Eskuratu hemen Gaztea Sarietarako sarrerak
Martxoaren 2an emango ditugu sariak, Bilboko Euskalguna Jauregiko Urban Hall espazioan. Garaikurren banaketaz gain, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da.
Gaztea Sariak
Martxoaren 2an izango dira aurtengo Gaztea Sariak, Bilboko Euskalguna Jauregiko Urban Hall espazioan.
Pandemiak eragindako urtebeteko geldiunearen ostean, Gaztea Sariak inoiz baino indartsuago datoz. Galara bertaratzen direnek ETS eta Süne, Sua, Neomak eta Merina Gris artisten zuzenekoak ikusteko aukera izango dute.
Sariak banatuta eta gaua ixteko, Bulego taldearen kontzertu berezia egongo da.
Festa handirako propio prestatutako espazioan, photocalla, "GU" saio berezia eta iragartzen joango garen beste hainbat sorpresaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Sarrerak doakoak dira, baina erreserbatzea nahitaezkoa da. Egin klik hemen eta eskuratu zurea!