‘Sayonara’ Eurovisioni: Twin Melodyk ez du lortu Benidorm Festeko finalera pasatzea
Ordiziar bikotea Benidorm Festeko lehen finalerdiko galan lehiatu da bart, beste zortzi lehiakiderekin batera.
Twin Melody, Benidorm Festen. YouTubeko bideotik ateratako irudia
Bart emititu da 2023ko Benidorm Festeko lehen finalerdia, Agoney, Alice Wonder, Aritz, Fusa Nocta, Megara, Meler, Sharonne, Sofia Martin eta Twin Melody artisten zuzenekoekin.
"GU" saioan gogotsu zeudela kontatu ziguten arren, Twin Melody ahizpek finalean sartzeko aukera galdu dute. Izan ere, "Sayonara" abestiaren zuzenekoak ez du publikoa konkistatu.