Asteko nobedadeak: Sara Azurza, Eider, Miley Cyrus, Bizarrap eta Shakira
Musika albistez lepo dator 2023ko bigarren astea. Besteak beste, Sara Azurza, Eider, Miley Cyrus, Bizarrap, Måneskin, Twin Melody eta Ptazeta artistek kanta berriak plazaratu dituzte egunotan.
Sara Azurza: "Hemen Berriro"
Gaztearen Maketa Lehiaketan parte hartu zuen donostiar artistak.
Ordutik ez da gelditu eta "Hemen Berriro" izeneko kantarekin esnatu gaitu gaur. Bideoklipa ere ikusgai dago jada, Barbara Fernandezek zuzendutakoa.
Miley Cyrus
Kaliforniar artistak "Flowers" izeneko singlea kaleratu du gaur, martxoan argia ikusiko duen Endless Summer Vacation diskoko bigarren aurrerapen gisa. Cyrusen lan berriaren inguruko gehiago jakin nahi? Egin klik hemen.
Twin Melody
Ordiziar bikoteak "Sayonara" izeneko abestiaren bideoklipa kaleratu du bart. Azken boladan albiste izan dira Paula eta Aitana ahizpak, Benidorm Fest lehiaketan parte hartuko baitute. Astelehenean Gazteako "GU" saioan izan ziren, eta ez genuen haiekin jolasteko aukerarik galdu.