Bad Bunny eta BLACKPINK, Coachellako kartelburu?
HITS Daily Double webguneak aurreratu du informazioa, konfirmazio ofizialik ez dagoen arren.
BLACKPINK. YouTubeko bideoklipetik ateratako irudia
HITS Daily Double webguneak argitaratu duenez, Bad Bunny eta BLACKPINK izango dira 2023ko Coachella jaialdiko kartelburu nagusiak. Informazio ofizialik ez dagoen arren, informazioa ontzat eman dute hainbat mediok, musikaren industriaren inguruko berri esklusiboen espediente luzea baitu aitatutako hedabideak.
Jaialdiak ez du iragarpenik egin oraindik, baina litekeena da —orain arteko ohiturari jarraituta bederen— egunotan kartel berriaren inguruko informazioa izatea.