Olatz Salvador, Tremenda Jauria, Amaia eta Samantha Hudson, Errege asteburuko kontzertuen artean
Errege egunaren bueltan, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da Euskal Herriko hainbat txokotan. Besteak beste, Olatz Salvador, Tremenda Jauria, Amaia eta Samantha Hudson ikusteko aukera izango da.
Ostirala (urtarrilak 6)
Andoiango Bastero Kulturgunean, Olatz Salvador eta Guadi Galego elkarrekin arituko dira, 20:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude, hemen, 12 euroren truke.
Gasteizeko Hell Dorado aretoan, 21:30etik aurrera, Sex Museum madrildar rock taldeak joko du zuzenean.
Donostian, ostera, Willis Drummonden musikaz gozatzeko aukera izango da. 20:00etan izango da hitzordua, DOKA aretoan, eta sarrerak eskuragarri daude 12 euroan.
Iruñeko Santas Pascuas jaialdiaren baitan, Delirium Tremens eta Unidad Alavesa taldeek Zentral aretoan joko dute. Tiketek 25 euro balio dute eta emanaldia 20:30ean abiatuko da.
Nafarroan, Totem aretoa (Atarrabia) astintzera aterako da Samantha Hudson artista.
Larunbata (urtarrilak 7)
Bilboko Santana 27 aretoan, Tremenda Jauriak taldea oholtza gainera agertuko da, 20:30ean. Sarrerak webean eros daitezke, 22 euroan.
Santas Pascuas jaialdian, berriz, Amaia nafarrak Baluarte aretoa beteko du, "sarrerarik ez" kartela eskegita.