Bad Bunny, jomugan jarraitzaile baten mugikorra uretara botatzeagatik
Bad Bunnyk ez du urtea ondo hasi. "Empezar el 2023 bien cabrón" dio bere abesti batek, baina abeslariak berak, ordea, ez du hala hasi.
Benito Trending Topic da gaur, jarraitzaile bati mugikorra uretara botatzeagatik. Sare sozialetan zabaldu den bideo batean ikus daitekenez, emakume batek mugikor bat jartzen du abeslariaren aurpegian, selfie bat ateratzeko askoarekin, baina berehala Puerto Ricokoak mugikor hori hartu, eta uretara bota egiten du.
Bad Bunny ez da isilik geratu, eta jarraian txio bat zabaldu du Twitterren. Bertan hurrengoa azaldu du: "Ni agurtzera, zerbait esatera edo neure burua ezagutzera hurbiltzen denak beti jasoko du nire arreta eta errespetua. Aurpegian sakeleko bat jartzera badatoz, errespetu faltatzat joko dut, eta nik ere hala egingo dut".
Sare sozialean erabiltzaile batzuek bere jarrera defendatzen dute, baina beste askok, ordea, kritikatu egin dute.