Bulegoren “Gure Bizitzako Lehen Bira” dokumentala, ikusgai Youtuben
Dagoeneko ikus daiteke Bulegoren "Gure Bizitzako Lehen Bira" dokumentala. Lanak orain direla aste batzuk ikusi zuen argia, eta sare sozialetan jakinarazi dutenez, gaurtik aurrera Youtuben dago ikusgai.
Ia 17 minututako bideoak azkoitiarren lehenengo biraren barruko tripak erakusten ditu. Taldekideek azaldu dutenez, aurten egin duten biran barruraino sartzeko atea ireki nahi izan diete jarraitzaileei, eta ezinbestekoa ikusten zuten kontzertuetako energia jasotzea.
Dokumentalean Bilboko Aste Nagusian eskainitako kontzertuan murgil gaitezke. "Milaka pertsona elkarrekin musika gozatzen egon ginen eta han sortu zen energia betirako gordetzea erabaki dugu kontzertuaren soinua grabatuz", adierazi du taldeak.
Halaber, taldekideek taldearen ibilbidearen errepasoa egiten dute, eta oroitzapenak gogora ekartzen dituzte.