Amaiak "Yamaguchi" kantuaren japonierazko bertsioa atera du

Iruñeako abeslariak “Yamaguchi” abestiaren japonierazko bertsioa atera du gaur. Kantuan, artistak txikitan Iruñeako parke horretan bizitako oroitzapenei egiten die erreferentzia.
Amaia, Yamaguchi parkean. Argazkia: Amaiaren Youtubeko kanala.
Amaia, Yamaguchi parkean. Argazkia: Amaiaren Youtubeko kanala.

Amaiak japonieraz abestuko du "Yamaguchi" kantuaren bertsio berri batean. Iruñeako abeslariak aurreko astean sare sozialetan aurreratu zuen kantuak urtarrilaren 3an ikusiko zuela argia.

Albistea jakitera eman eta gutxira heldu dira erreakzioak. Zaharak eta Rozalenek Amaiaren talentua txalokatu dute. C Tanganak, aldiz, "egia bihurtu den ametsa" dela adierazi du.

Gu, gure aldetik, in love gaude gaztelaniazko bertsioarekin, eta japonierazkoak ere aho bete hortz utzi gaitu.