Aritz Aranburu, Aitanaren bikotekide berria
Dagoeneko Aitanak Miguel Bernardeau ahaztu du eta beste ilusio berri aurkitu du: Aritz Aranburu. Gazteak jasotako iturrien arabera, bikotea paseatzen ikusi dute Zarautzeko malekoian aste honetan bertan.
2020an abeslaria lehenengo aldiz aritu zen surfean Zarautzen, irakasle ezin hobe batekin. Aranburuk harro erakutsi zituen bere Instagrameko kontuan bere ikaslearen abileziak.
Lehenengo momentutik biek harreman estua mantendu zuten; hasieran lagun bezala, baina orain, antza, harreman hori lagunartekoa baino haratago doa.
Bernardeauk sortu zion Aitanari surfarekiko zaletasuna. Izan ere, aktorea kirol horren jarraitzaile sutsua da, eta Aitanak surf egiteko bidaietan laguntzen zion. Bidai horietako batean gure kostaldera etorri ziren eta bertan ezagutu zuen Aitanak Aranburu.
Orain direla bi aste bukatutzat eman zuten 4 urteko harremana Aitanak eta Bernardeauk, bien arteko La Última telesaila atera eta egun gutxitara.