“Corazón de tango” lehenengo postuan Top Gaztea zerrendan hirugarren astez

ETSren “Guretzat”, Ed Sheeranen “Celestial” eta Bulegoren “Irulegiko esku” abestiak sartu dira aste honetako zerrendan.
"Corazón de tango" kantuaren bideoklipa.
"Corazón de tango" kantuaren bideoklipa.

Zea Maysen "Corazón de tango" kantuak lidergoan jarraitzen du hirugarren astez Top Gaztea zerrendan. Podiumak bere horretan jarraitu du aste honetan; alegia, Sam Smithen eta Kim Petrasen arteko "Unholy" elkarlanak eta Taylor Swiften "Anti-hero" kantuak bigarren eta hirugarren postuan jarraitzen dute, hurrenez hurren.

Asteko igoerarik handiena J Martinaren "Amore" kantua izan da; 15. gelditu da, 9 postu gora egin ondoren.

ETSren "Abuela maitea" eta One Republicen "I ain't worried" atera dira zerrendatik.

Bestalde, hurrengo astera begira, honako hauek dira zerrendan sartzeko proposamenak: ETSren "Guretzat", Ed Sheeranen "Celestial" eta Bulegoren "Irulegiko esku".

Horrela geratu dira aste honetako lehen 10 postuak:

1.- ZEA MAYS: "Corazón de tango"

2.- SAM SMITH ETA KIM PETRAS: "Unholy"

3.- TAYLOR SWIFT: "Anti-hero"

4.- EÑAUT ELORRIETA: "Zutaz letrak idazteko"

5.- MERINA GRIS: "Eskutitza"

6.- DAVID GUETTA ETA BEBE REXHA: "I'm good (Blue)"

7.- RIHANNA: "Lift me up"

8.- MANESKIN: "The loneliest"

9.- HARRY STYLES: "Late night talking"

10.- XSAKARA: "Ez gara betirako"

Egin klik hemen zerrenda osoa ikusteko eta zure abesti gogokoenaren alde bozkatzeko.