Spotify Wrapped heltzear dago… Zein izango da gehien entzun duzun kantua?

Spotify plataformak urtero argitaratzen duen Spotify Wrapped heltzear dago eta Twitter sare soziala dagoeneko txioz bete da, 2022an entzundako musikaren laburpenaren esperoan.
Argazkia: Spotify.
Argazkia: Spotify.

Spotify musika plataformak urtero ateratzen duen Spotify Wrapped heltzear dago. Dagoeneko plataformak erabiltzaileei mezu bat bidali die adieraziz laster eskuragarri izango dutela 2022ko musika kontsumoaren laburpena, eta berehala Trending Topic bihurtu da.

Laburpenean, urteko artistarik eta abestirik entzunenak agertzen dira, eta baita musika estilo gogokoenak ere. Urtean zehar gehien entzundako abestien zerrenda eskaintzen du, eta askok, sorpresak aurkitzen dituzte.

Plataformaren iragarpenaren aurrean, aurtengo laburpenaren inguruko txioez bete da Twitter.

 

Halaber, pazientzia gutxiago dutenek, Wrapped-a ikusteko grina erakutsi dute.

 

Eta zuk? Argi duzu nor izango den gehien entzun duzun artista eta kantua? Sorpresarik egongo al da?