ZETAK, Vulk, Skakeitan, Los Zopilotes Txirriaos, Liher eta Zea Mays, asteburuko kontzertuen artean
Kontzertuz lepo dator asteburua Euskal Herrian. Besteak beste, ZETAK, Vulk, Skakeitan, Los Zopilotes Txirriaos, Liher eta Zea Maysen zuzenekoak ikusteko aukera izango dugu aste bukaera honetan.
Ostirala
Atarrabiako Totem aretoan, Liher eta Pleura taldeak arituko dira oholtza gainean. 19:30ean hasiko dira emanaldiak, eta sarrerak salgai daude hemen 12 euroan.
Ondarroako gaztetxean, Betepaeta musika zikloari ekingo diote ostiral honetan, Pogrom eta Ezta Ilen taldeen kontzertuekin. Sarrerak herriko Anaitasuna tabernan eta Zurrumurru liburu dendan eskura daitezke, 5 euroan.
Durangoko San Fausto jaien egitarauaren baitan, Añube, Vulk eta Los Zopilotes Txirriaos izango dira ikusgai. 22:00etan hasiko dira kontzertuak txosnagunean.
Basauriko festetan, ostera, Andy y Lucasek eskainiko dute zuzeneakoa Arizgoiti plazan 22:30ean. Gero, DJ Bullek gaua girotuko du San Fausto plazatik 00:00etan hasita.
Bestela, Mondragon Unibertsitatearen 25.uUrtemugaren festan, Mugi Panderoa, Skakeitan eta ZETAK izango dira ikusgai.