IZARO, “Gelditasuna Ekaitzean”en aurkezpena eta euskal eszenako aurpegi ezagunak, gure zinemaren festan

Bart izan da 70. Zinemaldiko Euskal Zinema Gala, Victoria Eugenia antzokian. Sari banaketaren ostean, Alberto Gastesiren “Gelditasuna Ekaitzean” filma izan zen ikusgai.
Gelditasuna Ekaitzean filmeko kideak, Gaztearen setean
Gelditasuna Ekaitzean filmeko kideak, Gaztearen setean

70. Zinemaldiko Euskal Zinema Galaren zuzeneko kontaketa egin dugu bart Gaztearen Twitch kanalean, Ibon Fernandez eta Gaizka Izagirreren eskutik. Guretik pasatu dira Alberto eta Iñaki Gastesi, Loreto Mauleon, Joseba Usabiaga eta Sutan Bang podcasteko kideak.

Gala hasi aurretik, Jon Fernandezek alfonbra gorrian harrapatu zituen ekitaldiko gonbidatuak, baita Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aurkezleak ere.

Alfonbratik igaro ostean, Gaztearen Twitcheko setera gerturatu ziren Joseba Usanbiaga aktorea eta Jabi Elortegi zuzendaria. Zinemaldian aurkeztutako El Vasco filmaz aritu ziren bi gonbidatuak.

Gala hasita, Sutan Bang kolektiboko Amalia eta Garazi izan ziren gurean, Zinemaldiak donostiarrengan duen eragina hizpide. Gainera, Tabakaleran sortzen dituzten eduki digitalez aritu ziren bi gazteak.

Sutang Bangeko Amalia eta Garazi

Zuzenean ikusi genuen elkarrekin Euskal Zinema Galaren hasiera, IZAROren zuzeneko hunkigarriarekin.

Bukatzeko, Alberto Gastesi Gelditasuna Ekaitzean filmeko zuzendaria eta Loreto Mauleon eta Iñaki Gastesi aktoreak ere izan genituen gurean. Pelikula aurkeztuta, Zinemaldiak emandakoaz eta publikoaren harreraz hitz egin zuten Gaizka Izagirre eta Ibon Fernandezekin.

Twitch emanaldia galdu bazenuen, osorik ikusteko aukera daukazu, Gaztearen YouTube kanalean.