Donostia Festibalaren 11. edizioa: Lola Indigoren ikuskizuna eta Melendiren klasikoak
Musika jaialdiak Lasarteko Hipodromoa hartu du asteburu honetan, hamasei taldez osatutako kartelarekin.
Lola Indigo. Argazkia: @donostiafestibala
Donostia Festibalak Gipuzkoako hiriburua pop doinuz jantzi du asteburu honetan, musika jaialdiaren hamaikagarren edizioan. Lasarteko Hipodromoan ospatutako festaren apustu nagusiek ez dute kale egin eta Lola Indigo, Melendi, Bulego eta Nil Molinerrek aurreikusi zitekeen erakustaldia eskaini dute.
Ostiralean, Lola Indigo eta Nil Molinerren zuzenekoak bereziki azpimarragarriak izan ziren. Lehenengoak dantza ikuskizun paregabea eskaini zuen, Animal eta Discoteka hit berrien aurkezpenean txalo eta algara zaparrada jasota.