Gazteak ‘Benetan zabiz?’ podcasta estreinatu du

Ostiraletan izango da entzungai, EITB Podkasten. Gainera, igandero irrati bidez entzuteko aukera izango da, 15:00etatik 17:00etara.
Malen Altuna eta Aitziber Grados
Malen Altuna eta Aitziber Grados

Ikasturte berriarekin batera dator 'Benetan zabiz?', Aitziber Gradosen eta Malen Altunaren podcasta. Saio berriaren baitan, bi aurkezleek gonbidatuak hartuko dituzte eta entretenimenduaz ariko dira gehienetan, umoretik.

'Benetan zabiz?' bi orduko saioa izango da eta ostiralero izango da entzungai, EiTB Podkast plataforman. Bestela, Gaztean ere izango dugu Aitziber eta Malen entzuteko aukera, igandeetan, 15:00etatik 17:00etara.

Gaiei dagokienez, muga gutxi: espirituen mundua, hatea, maniak… Istorio pertsonaletatik abiatu eta gonbidatuen "sekretu ilunenak" argitara ateratzeko prest datoz bi kazetariak. 

Gainera, eurak ausartzen ez diren aferei buruz galdetzeko, hirugarren kide bat ere badute: Arrosali

Aipatutako plataformez gain, Instagramen ere jarrai ditzakezu Aitziber, Malen eta gonbidatuen abenturak, @benetanzabiz profilean.

Astero saiora gerturatu eta irrati, mugikor zein ordenagailuaren beste aldean jarri eta benetan ari ote diren konprobatzeko prest? Ez galdu estreinaldia, irailaren 16an, EiTB Podkasten.