Zahara, Ivan Ferreiro, Ginebras, Maren, Dupla eta Ezpalak, asteburu honetan, Irun Zuzenean jaialdian
Iraileko azken asteburuan, espainiar Estatuko zein Euskal Herriko hainbat artista entzutetsu zuzenean ikusteko aukera izango da Ficoban, Gaztearen babespean.
Zahara. Argazkia: @sharonlopez
Irun Zuzenean jaialdiaren beste edizio bat egingo da Ficoban irailaren 30etik urriaren 1era bitarteko asteburuan, Gaztearen babespean.
Zahara eta Ivan Ferreiro kartelburuez gain, Ginebras, Maika Makovski eta Jordana B artistek astinduko dute Irun Zuzeneaneko oholtza.
Euskal eszenako proposamenik ere ez da faltako, Maren, Ezpalak, Dupla, Impacto Vudu eta Malfortaren musikaz gozatzeko aukera izango baita.
Asteburu osorako abonuak salgai daude 30 euroan hemen.