Tremenda Jauria, Willis Drummond, J Martina eta Gatibu asteburuko kontzertuen artean
Musikaz beteta dator uztaileko azken asteburua. Besteak beste, Tremenda Jauria, Willis Drummond, Gatibu, J Martina, Tatxers eta Nhil zuzenean ikusteko aukera izango da.
Ostirala
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan, Nhil taldeak 22:00etan joko du txosnagunean. Gero, Tremenda Jauria taldeak hartuko dio lekukoa.
Biarritzeko FestiLasai jaialdian, Gezi, Ko Shin Moon, Sega Sound Killers eta Willis Drummondek astinduko dute oholtza. Aurresalmenta bukatu den arren, atean erosi ahalko dira txartelak.
Larunbata
Lizarrako jaietan, Katez, Irkaia, Raimundo el Canastero eta DJ Kaidara zuzenean ikusteko aukera izango da txosnagunean 23:00etatik aurrera.
Ezpeletako festetan, Xutikek, Gatibuk eta Trikiziok joko dute 22:30etik aurrera.
Larrabetzun, Gazte Eguna izango da larunbatean. Plazan, The Lio, Crim, J Martina eta Xiberoots izango dira ikusgai. Gaztetxean, ostera, elektronika doinuak: Little Martin Selektah, Malakias eta Maixa eta DJ Reimy.
Igandea
Gasteizko jaietako txosnetan, Tatxers talde nafarrak kontzertua eskainiko du 22:00etan.