Harry Stylesen 'As It Was', Spotifyn mila milioi entzunaldira arinen iritsi den abestia
Billboard Hot 100 zerrendako lehen postuan hamar astez egon ostean, Stylesen hitak marka berria hautsi du Spotify plataforman.
Harry Styles. Argazkia: Anthony Pham (@anthonypham)
Harry Stylesen "As It Was" abestiak Spotify plataformako errekor berri bat hautsi du, mila milioi entzunaldira arinen (118 egun) iritsi den bakarlari baten kantarena, hain zuzen ere.
Aipatutakoa, baina, ez da britainiar artistaren aurtengo marka bakarra. Izan ere, "As It Was" abestia hamar astez egon da Billboard Hot 100 zerrenda entzutetsuko lehen postuan eta "Harrys's House" biniloa aurtengo diskorik salduena izan da.