Bilbao BBK Live: Gazteako webgunean streaming bidez ikusgai egongo diren kontzertuak

Kobetamendira joaterik ez dutenek, jaialdiaz zuzenean gozatzeko aukera izango dute Gaztearen webgunean. Ostegunetik igande goizaldera bitarte, Bilbao BBK Liveko hainbat kontzerturen jarraipena egingo dugu.
Bilbao BBK Live
Bilbao BBK Live. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gazteak Bilbao BBK Livekin bat egingo du beste urte batez oholtza nagusietako hainbat kontzertu streaming bidez eskainiz. Uztailaren 7, 8 eta 9an Kobetamendin gertatzen ari dena zuzenean kontatuko dizugu Gaztean.

Kontzertuen seinalea emititzeaz gain, gure esatariak bertan izango dira, musikariak elkarrizketatu eta giroaren kronika egiten.

Nagusia, San Miguel eta Txiki oholtzetako zuzenekoak izango dira ikusgai arratsaldean hasi eta goizaldera arte.

Bat egiten duten kontzertuen kasuan, grabatu eta emisioan tarte bat dagoenean emitituko ditugu.

Gero, horietako asko Nahieran plataforman izango dira ikusgai.

Osteguna, uztailak 7

Lehen egunean, honako kontzertu hauek eskainiko ditugu: Depresión Sonora (17:45), Stella Donelly (18:25), Phoebe Bridgers (19:15), Ed Maverick (20:30), Zahara (grabatutakoa, 21:30), Nacho Vegas (21:30), Caribou (0:55) eta Mujeres (02:15).

Ostirala, uztailak 8

Bigarren egunean, honako hauek izango dira ikusgai: Shego (17:40), Nøgen (18:35), Verde Prato (grabatutakoa, 19:25), Lori Meyers (20:20), Supergrass (21:30), Chill Mafia (23:05), Ginebras (aurreko egunean grabatutakoa, 00:05) eta Dorian (02:00).

Azken egunean, Ezpalak (17:40), Cariño (18:25), Sen Senra (19:20), WOS (grabatutakoa, 20:10), Nathy Peluso (21:20) eta Carolina Duranteren (23:30) zuzenekoez gozatzeko aukera izango dugu.