Uztailaren 8an estreinatuko da “Así bailaba”, Amaia eta Rigoberta Bandiniren lehen elkarlana

Sare sozialetan jakitera eman dutenez, uztaileko bigarren asteburuan argitaratuko da bi artisten estreinako kolaborazioa.
Amaia eta Rigoberta Bandini
Amaia eta Rigoberta Bandini. Argazkia: @rigobertabandini

Amaia eta Rigoberta Bandinik Así bailaba izeneko elkarlana argitaratuko dute uztailaren 8an.

Kolaborazioaren lehen arrastoak sare sozialetan ikusi ditugu, bi artistek asteon idatzitako hainbat mezutan.

Gaur konfirmatu dute elkarrekin lanean aritu direla, Instagrameko post batean.

Uda honetako biretan elkarrekin ikusteko aukerarik izango den ez dakigun arren, larunbat honetan Amaiak Getxoko Ereaga hondartzan joko du eta Rigoberta Bandini Bilbao BBK Liven ikusiko dugu.