Beyoncéren itzulera: sei urteko isilunearen ostean, disko berriaren lehen singlea kaleratu du

Estudioko bakarkako diskoa aterako du artista estatubatuarrak, “Renaissance” izenez, uztailaren 29an.
Beyoncé
Beyoncé. Argazkia: @beyonce

Beyoncé artista estatubatuarrak sei urteko isilunea hautsi du "Break My Soul" izeneko singlearekin. Uztailaren 29an kaleratuko duen estudioko bakarkako Renaissance diskoaren lehen aurrerapena da ezagutu berri duguna.

2016an Lemonade atera zuenetik, ez dugu artistaren musika berririk entzun. Renaissance bere zazpigarren diskoa izango da.

Lan berrian, Terius The Dream Nash eta Christopher Tricky Stewart ekoizleak izan ditu bidelagun. Aspaldiko ezagunak dira hiru artistak; izan ere, "Single Ladies" hitean, elkarrekin aritu ziren lanean.